XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez al da hori, zuen artean bereizkuntza egitea eta zuen buruak iritzi okerreko epaile bihurtzea?

Entzun, ene senide maiteok: Jaungoikoak ez al ditu, bada, munduarentzat behartsu direnak aukeratu, sinesmenean aberats izateko, eta Bera maite dutenei agindu dien erreinuaren oinordeko izan daitezen?

Baina zuek behartsua gutxietsi egiten duzue.

Ez al dira aberatsak, zuek zapaltzen zaituztenak, eta auzitara eramaten zaituztenak?

Ez al dira haiek, zuek daramazuen izen ederra biraotzen dutenak?

Lege nagusia betetzen baduzue, Liburu Santuak dioena: Maita ezazu lagunurkoa, zeure burua bezala, orduan bai, ongi egiten duzue; baina gizonen artean bereizkuntzak egiten badituzue, orduan bekatu egiten duzue, eta hautsi duzuen legeak berak salatuko zaituzte.

San Pedroren I Gutuna

Itxaropen bizirako sortu gaitu

Bedeinkatua Jaungoikoa, Jesukristo gure Jaunaren Aita, bere erruki haundiaz itxaropen bizirako sortu baigaitu berriro, Jesukristoren hilen artetiko biztueraren bidez, ustelik, lohirik eta zimelik gabea den ondarerako; (...)